Bi formakuntza saio baino ez dira geratzen, horregatik gaur hasitako lana amaituko dugu eta ikastaroan zehar egindako lanari errepasoa emango diogu.
- Hasteko, Movie Makerrekin aurreko saioan editatu zenuten bideoa YouTubera igoko dugu eta blogean txertatu. (ikusi Tutoriala)
- Picasaren Web albumak zelan erabiltzen diren ikasiko dugu.
- Geroago, ikastaroan zehar proposatu ditugun jarduerak birpasatuko ditugu: planifikazio fitxak
- Eta amaitzeko, denbora balego, audioak grabatzeko erabili genuen Audacity programaren erabilera eta audioak gero blogean ipintzeko prozedura errepasatuko ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario