viernes, 6 de mayo de 2011

Ebaluazio-galdetegia

Hemen duzue galdetegia Ostegunetako Prestakuntza Saioen balorazioa egiteko.e Bete ezazue. Hoberako izango delakoan gaude.

jueves, 7 de abril de 2011

lagunekin olgetan

Froga

kirola eta euskera

gandesegiko euskalakariak

Froga

Apirilaren 7an prestakuntza saioan igo dugun bideoa.


Bideo froga

Froga

Apirilaren 7an prestakuntza saioan igo dugun bideoa.


bideo froga

EUSKERAREN KANPANA

kORRIKA DELA ETA EUSKERARI BURUZ KANPAINA.

APIRILAREN 7AN, HURRENGO SAIOA


Bi formakuntza saio baino ez dira geratzen, horregatik gaur hasitako lana amaituko dugu eta ikastaroan zehar egindako lanari errepasoa emango diogu.


miércoles, 6 de abril de 2011

Azkenengo saioa HHko andereño eta maisuarekin

Biharko azkenengo saio honetarako errepaso bat proposatuko nizueke.

  • Modu xaloan audio bat editatu eta blogera igo.
  • Bideo labur bat grabatu eta blogera igo. 

Interesgarri topatu dut -nago Irenek pasatu zidala-helbide hau
Egiako edifizioan itxarongo dizuegu 15:15ean. Puntualki hasiko gara.

jueves, 31 de marzo de 2011

Martxoaren 31an, hurrengo saioa: elkarrizketa grabatu

Elkarrekin izan genuen azkenengo saiotik denbora luzea pasatu da. Gogoratzen baduzue, Movie Maker programarekin egindako bideoa YouTubera igo genuen eta blogean txertatu.
Bitartean,  mintzamena jarduera -kasu honetan elkarreragina- prestatzeko zuek beste saio bat egin duzue zuen kabuz: noiz eta zelan garatu gelan, zeintzu tresna behar dugu, kontrol zerrenda eta ebaluazio irizpideak prestatu... Horretarako informazioa eta orientabideak aurreko post batean topa ditzakezue.
Elkarreragina lantzeko elkarrizketa bat edota antzerki obratxo bat proposatu ahal diezue ikasleei. Batzuk eskatu dizkiguzue antzerki testu laburrak. Alde batetik, helbide honetan hainbat testu lor daitezke, eta beste aldetik, eredu moduan,  ikus dezazue antzerkia lantzeko webquest bat.

Gaurko saioan beste pausu bat ematea proposatzen dizuet. Ikasleekin landuko dugun jardueraren simulazioa egitea:
    • Binaka edo elkarrizketa "antzeztea"
    • Bideoz grabatu
    • Bideoa Movie Makerrekin editatu (tituluak eta kredituak ipini, soberan dagoena moztu...)
    • Bideoa blogean txertatu

Elkarreragina lantzeko elkarrizketa bat edota antzerki obratxo bat landu ahal duzue. Batzuk eskatu diguzue antzerki testu laburrak

miércoles, 30 de marzo de 2011

HHkoentzat 31rako proposamena

Ahozkotasuna lantzeko jardunetan ibilitzeko Egian ,azkenengo egunean , bideotxo bat grabatu eta Movie Maker-ekin editatu ostean blogean ipini-eta gero ezabatu- genuen.

Ostegun honetarako eta Egiako edifizioan proposatzen dizuet ikusitako guztiaren errepaso bat egitea:

  • audacity. Audio bat sortu eta blogean ipini.(edo abesti bat...)
  • movi-maker (irudi  eta bideoekin)

jueves, 3 de marzo de 2011

Ihauteriak

Birziklapena - Etxeko tresnak

Hona hemen etxeko tresnak birziklatzeko era batzuk

ELIKADURA

ELIKADURARI BURUZ HAINBAT GAUZA

JUEGOS DEL MUNDO

aratusteak



Oñatiko Natur Eskola

Birziklapena. Hona  hemen 2. mailakoek egin genuen irteera.<iframe title="YouTube video player" width="480" height="390" src="http://www.youtube.com/embed/GPg_G5W1AqI" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

AZKARIA PRESTATZEN

GUK BAKARRIK, KAPAZAK GARELAKO, HONA HEMEN NOLA PRESTATU DUGUN AZKARIA.


MUNDUA JOLASEAN

Aurreko ikasturtean munduko jolasen inguruan lan polit bat egin genuen laugarren mailako ikasleekin. ikus ezazue egindako bideoa.
elikadura

Inauteriak 1B

arrigorriagako bisitaldia

Arrigorriagako kasko historikoa, udaletxeak antolatutako bisita gidatu bat egin ondoren , ezagutu genuen.

MARTXOAREN 3an, HURRENGO SAIOA

Aurreko saioan, Movie Maker programarekin gure lehenengo urratsak eman ditugu. Argazki eta mudikarekin bideotxo bat osatu genuen.
Gaurko saioan bi ataza proposatzen diegu:
  1. Egindako bideoa blogean txertatu. Horretarako bi prozedura daude:
    • "Añadir vídeo" ikonoan klikatu, bilatu bideo zure ordenagailuan, aukeratu, izenburu bat ipini eta "subirvídeo" botoia sakatu.
    • edo YouTubera igo eta hortik (edozein bideoekin egiten den bezala) blogean txertatu. Bigarren prozedura hau erabiltzeko hona hemen tutorialak:



      2. Ikasleekin egingo dugun jardueraren simulazioa:
    • Binaka edo elkarrizketa "antzeztea"
    • Bideoz grabatu
    • Bideoa Movie Makerrekin editatu (tituluak eta kredituak ipini, soberan dagoena moztu...)
    • Bideoa blogean txertatu
Prest zaudete?



jueves, 24 de febrero de 2011

OTSAILAREN 24an HURRENGO SAIOA

Elkarrizketa lantzen dugunean  bideoz grabatuko dugu eta Movie Maker programarekin editatu.
Movie Maker Windowseko programa bat da , beraz ordenagailu guztietan dago eta ez dugu instalatu behar.

Programa honekin bi gauza egin ahal dugu:

  • guk grabatutako bideo bat editatu (moztu zati bat, tituluak ipini, audio manipulatu, musika sartu...)-hau da elkarrizketa lantzeko egingo duguna.
  • Edo irudiekin bideo antzeko bat montatu. Hauxe bera izango da gaur egingo duguna programarekin aritzen hasteko: argazkiak aukeratu, programan sartu, efektuak eta transizioak gehitu eta musika ipini. Emaitza: bideotxo bat izango dugu.


Hau guztia egiteko hemen topa dezakegu Isidro Vidalek egindako tutoriala; hemen prozesua pausuz pausu azaltzen da. Educ@contic atarian, DidacticaTIC atalean ere oso bideotutorial ona ikus dezakezue.


Eginda daukagunean, blogean txertatu nahi badugu, bi aukera daukagu:
  • "Añadir vídeo" ikonoan klikatu, bilatu bideo zure ordenagailuan, aukeratu, izenburu bat ipini eta "subirvídeo" botoia sakatu.
  • edo YouTubera igo eta hortik (edozein bideoekin egin dugun bezala) blogean txertatu.

Hona hemen adibidetxo bat:

miércoles, 16 de febrero de 2011

OTSAILAREN 18an, HURRENGO SAIOA

Biharko saioan, hurrengo atazan arituko gara: Mintzamena lantzeko 2. Jarduera diseinatu edota planifikatu. Gure lan-planean agertzen zen moduan, lehenengoan deskribapena lantzen genuen eta horretarako Audacity programa erabiltzen ikasi genuen. Oraingoan, berriz, elkarreragina nahi dugu landu, horretarako planteatzen dugun testu/genero mota da elkarrizketa. Zelan lagundu ahal digute IKTeek ataza honetan? Noski elkarrizketa bat Audacity programarekin ere grabatu ahal dugula, baina beste pausu bat eman nahi dugu, ez bakarrik ahotza, irudia ere grabatzea. Kasu honetan,bideoa grabatzeko eta editatzeko dagoen programa oso erreza erabiltzen iksasiko dugu: Movie Maker.

Gaur, jarduera disienatzen eta planifikatzen hasiko gara: gure programazioaren zein proiektutan kokatu ahal dugu, zein izango da komunikazio egoera, zeren inguruan izango da elkarrizketa, zeintzuk ebaluazio irizpideak erabiliko ditugun jarduera ebaluatzeko...
Inspiratzeko, hona hemen pista batzuk:
Orain, zuen txanda da!

jueves, 10 de febrero de 2011

DIGESTIO ASTUNA

Digestioari buruz hainbat aholku entzungo duzu. Adi egon galderak ondo erantzuteko.
ENTZUN

BASOKO KIROLA

Gaurko saioan kirol berri baten inguruan informazioa emango dizuegu. Ikusi eta entzun arreta haundiz geroago galderak erantzun behar izango dituzu eta.

astoa ikusi nuen





hipik betetzeko:

Olatuz olatu

DIGESTIO ASTUNA

Digestio ona edukitzeko hainbat aholku entzungo ditugu jarraian. Adi egon gero galderak erantzuteko.

ENTZUN

Txina

Lehenengo bideo bat ikusiko dugu:ohiturak,janariak,bizimodua,erlijioa...eta ondoren laburpen bat egingo dugu ikusitakoari buruz.

Entzun audioa

Gustatu zaizu?

OTSAILAREN 10EAN, HURRENGO SAIOA

Aurreko saioan burutu genuen entzumena lantzeko jarduera. Azkenengo pausua geratu zen eman barik: blogean argitaratzea. Gaur emango dugu. Hona hemen adibide bat. Irakasle batzuk hau lantzeko blog berezi bat sortu dute; ikus ezazue beste adibide bat.


Ataza hau amaitu ondoren hurrengoan arituko gara: Mintzamena lantzeko 2. Jarduera diseinatu edota planifikatu.

jueves, 3 de febrero de 2011

URTARRILAREN 3AN, HURRENGO SAIOA

Bolada luze bat izan dugu, oporrak tartean, prestakuntza azkenengo saiotik hona. Agian, gaurko saioa burua -eta belarria- kokatzeko eta aurretik planteatutako lana amaitzeko erabiliko dugu, hain zuzen ere, entzumena lantzeko jarduera bat diseinatzen eta prestatzen amaitzeko. Aurreko post batean hau egiteko erreferntziak eta jarraibideak dauzkazue.

Laguntza moduan ere, item liberatuetatik aparte, hemen uztzen zaituztet entzumena lantzeko eredu bat:
Fonoteca escolar, Ricardo Martinezen bloga.

Amaitzen duzuenean, aurreko jarduerarekin proposatu genuen moduan, fitxa bateratua beteko dugu, horrela guztiok guztion lana ezagutzeko aukera izango duzue, eta behar diren moldaketak egin.