jueves, 24 de febrero de 2011

OTSAILAREN 24an HURRENGO SAIOA

Elkarrizketa lantzen dugunean  bideoz grabatuko dugu eta Movie Maker programarekin editatu.
Movie Maker Windowseko programa bat da , beraz ordenagailu guztietan dago eta ez dugu instalatu behar.

Programa honekin bi gauza egin ahal dugu:

  • guk grabatutako bideo bat editatu (moztu zati bat, tituluak ipini, audio manipulatu, musika sartu...)-hau da elkarrizketa lantzeko egingo duguna.
  • Edo irudiekin bideo antzeko bat montatu. Hauxe bera izango da gaur egingo duguna programarekin aritzen hasteko: argazkiak aukeratu, programan sartu, efektuak eta transizioak gehitu eta musika ipini. Emaitza: bideotxo bat izango dugu.


Hau guztia egiteko hemen topa dezakegu Isidro Vidalek egindako tutoriala; hemen prozesua pausuz pausu azaltzen da. Educ@contic atarian, DidacticaTIC atalean ere oso bideotutorial ona ikus dezakezue.


Eginda daukagunean, blogean txertatu nahi badugu, bi aukera daukagu:
  • "Añadir vídeo" ikonoan klikatu, bilatu bideo zure ordenagailuan, aukeratu, izenburu bat ipini eta "subirvídeo" botoia sakatu.
  • edo YouTubera igo eta hortik (edozein bideoekin egin dugun bezala) blogean txertatu.

Hona hemen adibidetxo bat:

miércoles, 16 de febrero de 2011

OTSAILAREN 18an, HURRENGO SAIOA

Biharko saioan, hurrengo atazan arituko gara: Mintzamena lantzeko 2. Jarduera diseinatu edota planifikatu. Gure lan-planean agertzen zen moduan, lehenengoan deskribapena lantzen genuen eta horretarako Audacity programa erabiltzen ikasi genuen. Oraingoan, berriz, elkarreragina nahi dugu landu, horretarako planteatzen dugun testu/genero mota da elkarrizketa. Zelan lagundu ahal digute IKTeek ataza honetan? Noski elkarrizketa bat Audacity programarekin ere grabatu ahal dugula, baina beste pausu bat eman nahi dugu, ez bakarrik ahotza, irudia ere grabatzea. Kasu honetan,bideoa grabatzeko eta editatzeko dagoen programa oso erreza erabiltzen iksasiko dugu: Movie Maker.

Gaur, jarduera disienatzen eta planifikatzen hasiko gara: gure programazioaren zein proiektutan kokatu ahal dugu, zein izango da komunikazio egoera, zeren inguruan izango da elkarrizketa, zeintzuk ebaluazio irizpideak erabiliko ditugun jarduera ebaluatzeko...
Inspiratzeko, hona hemen pista batzuk:
Orain, zuen txanda da!

jueves, 10 de febrero de 2011

DIGESTIO ASTUNA

Digestioari buruz hainbat aholku entzungo duzu. Adi egon galderak ondo erantzuteko.
ENTZUN

BASOKO KIROLA

Gaurko saioan kirol berri baten inguruan informazioa emango dizuegu. Ikusi eta entzun arreta haundiz geroago galderak erantzun behar izango dituzu eta.

astoa ikusi nuen





hipik betetzeko:

Olatuz olatu

DIGESTIO ASTUNA

Digestio ona edukitzeko hainbat aholku entzungo ditugu jarraian. Adi egon gero galderak erantzuteko.

ENTZUN

Txina

Lehenengo bideo bat ikusiko dugu:ohiturak,janariak,bizimodua,erlijioa...eta ondoren laburpen bat egingo dugu ikusitakoari buruz.

Entzun audioa

Gustatu zaizu?

OTSAILAREN 10EAN, HURRENGO SAIOA

Aurreko saioan burutu genuen entzumena lantzeko jarduera. Azkenengo pausua geratu zen eman barik: blogean argitaratzea. Gaur emango dugu. Hona hemen adibide bat. Irakasle batzuk hau lantzeko blog berezi bat sortu dute; ikus ezazue beste adibide bat.


Ataza hau amaitu ondoren hurrengoan arituko gara: Mintzamena lantzeko 2. Jarduera diseinatu edota planifikatu.

jueves, 3 de febrero de 2011

URTARRILAREN 3AN, HURRENGO SAIOA

Bolada luze bat izan dugu, oporrak tartean, prestakuntza azkenengo saiotik hona. Agian, gaurko saioa burua -eta belarria- kokatzeko eta aurretik planteatutako lana amaitzeko erabiliko dugu, hain zuzen ere, entzumena lantzeko jarduera bat diseinatzen eta prestatzen amaitzeko. Aurreko post batean hau egiteko erreferntziak eta jarraibideak dauzkazue.

Laguntza moduan ere, item liberatuetatik aparte, hemen uztzen zaituztet entzumena lantzeko eredu bat:
Fonoteca escolar, Ricardo Martinezen bloga.

Amaitzen duzuenean, aurreko jarduerarekin proposatu genuen moduan, fitxa bateratua beteko dugu, horrela guztiok guztion lana ezagutzeko aukera izango duzue, eta behar diren moldaketak egin.