jueves, 9 de diciembre de 2010

Entzumena lantzeko jarduera diseinatzen

Aurreko saioan entzumena lantzeko orientabideak eta baliabideak ikusi genituen. Gaurko saioan zuen txanda da. Aurrekoan erabilitako fitxa antzeko baten laguntzaz entzumena lantzeko jarduera bat pentsatuko duzue. Zuen liburuetan batzuk agertzen dira. Lehenengo eta behin horiek aztertu. Agian oso onda daude eta holako bar erabiliko duzue. Bestela, audio egoki bat topatzeko aurreko saioan ikusitako baliabideak (aurreko post-a ikusi) arakatu eta entzumena lantzeko orientabideak (aurreko post-a ikusi) kontuan hartuz horren inguruan ikasleek zer egingo duten diseinatu.

martes, 30 de noviembre de 2010

Abenduaren 2an, prestakuntza saioa: Entzumena lantzen

Aurreko saioetan mintzamena lantzeko jarduera bat diseinatzen ibili zarete (deskribapena) eta praktikan jartzeko lagungarriak izan ahal diren IK tresnak landu ditugu. Aurreikusitakoa baina denbora gehiago eman dugu lana ondo betetzeko.
Datorren osteguneko saioan, abenduare2koan, beste trebetasuna landuko dugu: entzumena



Trebatasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:
- zer entzun: audioak topatu
- zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.

Non topatu audioak?
  • Alde batetik, zuek aurreko saioetan grabatutako audioren bat izan ahal da entzumena lantzeko oinarria. Audio artxiboak grabatzerakoan mintzamena lantzen dugu, baina bide batez entzumena lantzeko baliabide banku bat sortzen ari gara.
  • Beste aldetik, interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:
 
Zelan antolatu jarduera? Zer egin behar dute ikasleek?
Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Glogster

Hau izango litzateke beste modu bat ipintzeko audioak. Modu honetan ez genuke beharko diveshare-ra igo beharrik.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Azaroaren 11ko saioaren ostekoa


Pasa den asteko saioan, aurrekoan grabatutako audioa internetera igo genuen -DiveShare espaziora-, eta gure blogean txertatu genuen. Arazo tekniko batzuengatik, kide batzuek ezin zuten audioa entzun. Orain, berriz, badirudi gehienak entzuten direla.

Ikusi duzuenez, oso prozesu erreza da baina prozedura ikasteko, badakizue..., betiko moduan, behin eta berriro egin behar dugu.

Grabatu genuen audioa saiakera baino ez da izan. Orain dator/etorriko da benetako praktika. Ez ahaztu gure helburua zein den: ahozko deskribapena lantzea ikasleekin eta haien ekoizpena grabatu gero blog batean argitaratzeko.

Horretarako, aurreko saio batean, fitxa baten laguntzaz jarduera planifikatu zenuten. Gogoratzen zarete? Orain, ziklo bakoitzean erabaki eta planifikatu duzuena komunean jarri nahi dugu. Hau dela eta, erabili genuen fitxa-dokumentua jasoko duzue e-mailez. Denon artean konpartituko dugun dokumentua izango da; hor etapa/ziklo bakoitzak dagozkion mailak bete beharko ditu.

jueves, 11 de noviembre de 2010

HARTZA ZURIA

ameriketara joan nintzen

oteiza

HH 3 urte A

musika

Udazkena

eskulturaren deskribapena

nire kantak

hona hemen nire kanta bat.

Ipuina

Hona hemen ipuin bat.




ipuina

Anderenoak ipuina irakurri du.

pista 1

Gaur froga bat egin dugu

planetarium-en egindako irrati saioa

Hona hemen irrati saioa:

IPUINAK - 2. MAILA

Hona hemen ipuin polit bat.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Audacityn sortutako artxiboa blogean ipini.

Blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu oraindik. Bideoekin egiten dugun moduan, interneten dagoen audioak konpartitzeko espazio batera igo eta hortik blogera pasatu kode bat txertatzen.
Hemen duzue prozedura:



Lanera!

martes, 2 de noviembre de 2010

Azaroaren 4ko saioa

Hurrengo ostegunean Proiektuko laugarren saioari ekingo diogu.

Aurreko saioan mintzamena lantzeko jarduera bat pentsatu ostean oraingoan grabaketa bat egingo dugu Audacity programa erabiliz.

Lana egiteko ekarri beharko duzue testu bat eta eskritorioan egongo diren musika artxiboen artean bat aukeratu.

Audacity programarekin zelan grabatzen eta editatzen den ikasiko duzue.

Hemen dituzue adibide batzuk.
Gandasegin egindako


.
Jakintza Ikastola Euskaljakintza blogean sortutako audio artxibo bat
Berbatik blogean topatutako podcast bat.

Zelan egingo dugu holako grabaketa bat lortzeko? Hemen ikus dezakezue tutorial bat.
Artxiboa eginda dagoenenan mp3 moduan gorde behar dugu.

martes, 12 de octubre de 2010

Zelan kudeatu bloga.


Publikatu ahal izateko blog honetan honela jokatu behar da:
  1. Administratzaileak zuen g-mail kontura bidali dizuedan e-maila onartu hemen egin dugun bezala.
  2. Erabiltzaile izen bat idatzi, edozein,
  3. Escritorio-ra joan eta
  4. Post berri bat sortu!!!
Ikus dezakezuenez egilearen izena agertzen da: Kulturaartean

jueves, 7 de octubre de 2010