Pasa den asteko saioan, aurrekoan grabatutako audioa internetera igo genuen -DiveShare espaziora-, eta gure blogean txertatu genuen. Arazo tekniko batzuengatik, kide batzuek ezin zuten audioa entzun. Orain, berriz, badirudi gehienak entzuten direla.
Ikusi duzuenez, oso prozesu erreza da baina prozedura ikasteko, badakizue..., betiko moduan, behin eta berriro egin behar dugu.
Grabatu genuen audioa saiakera baino ez da izan. Orain dator/etorriko da benetako praktika. Ez ahaztu gure helburua zein den: ahozko deskribapena lantzea ikasleekin eta haien ekoizpena grabatu gero blog batean argitaratzeko.
Horretarako, aurreko saio batean, fitxa baten laguntzaz jarduera planifikatu zenuten. Gogoratzen zarete? Orain, ziklo bakoitzean erabaki eta planifikatu duzuena komunean jarri nahi dugu. Hau dela eta, erabili genuen fitxa-dokumentua jasoko duzue e-mailez. Denon artean konpartituko dugun dokumentua izango da; hor etapa/ziklo bakoitzak dagozkion mailak bete beharko ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario