Movie Maker Windowseko programa bat da , beraz ordenagailu guztietan dago eta ez dugu instalatu behar.
Programa honekin bi gauza egin ahal dugu:
- guk grabatutako bideo bat editatu (moztu zati bat, tituluak ipini, audio manipulatu, musika sartu...)-hau da elkarrizketa lantzeko egingo duguna.
- Edo irudiekin bideo antzeko bat montatu. Hauxe bera izango da gaur egingo duguna programarekin aritzen hasteko: argazkiak aukeratu, programan sartu, efektuak eta transizioak gehitu eta musika ipini. Emaitza: bideotxo bat izango dugu.
Hau guztia egiteko hemen topa dezakegu Isidro Vidalek egindako tutoriala; hemen prozesua pausuz pausu azaltzen da. Educ@contic atarian, DidacticaTIC atalean ere oso bideotutorial ona ikus dezakezue.
Eginda daukagunean, blogean txertatu nahi badugu, bi aukera daukagu:
- "Añadir vídeo" ikonoan klikatu, bilatu bideo zure ordenagailuan, aukeratu, izenburu bat ipini eta "subirvídeo" botoia sakatu.
- edo YouTubera igo eta hortik (edozein bideoekin egin dugun bezala) blogean txertatu.
Hona hemen adibidetxo bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario