miércoles, 16 de febrero de 2011

OTSAILAREN 18an, HURRENGO SAIOA

Biharko saioan, hurrengo atazan arituko gara: Mintzamena lantzeko 2. Jarduera diseinatu edota planifikatu. Gure lan-planean agertzen zen moduan, lehenengoan deskribapena lantzen genuen eta horretarako Audacity programa erabiltzen ikasi genuen. Oraingoan, berriz, elkarreragina nahi dugu landu, horretarako planteatzen dugun testu/genero mota da elkarrizketa. Zelan lagundu ahal digute IKTeek ataza honetan? Noski elkarrizketa bat Audacity programarekin ere grabatu ahal dugula, baina beste pausu bat eman nahi dugu, ez bakarrik ahotza, irudia ere grabatzea. Kasu honetan,bideoa grabatzeko eta editatzeko dagoen programa oso erreza erabiltzen iksasiko dugu: Movie Maker.

Gaur, jarduera disienatzen eta planifikatzen hasiko gara: gure programazioaren zein proiektutan kokatu ahal dugu, zein izango da komunikazio egoera, zeren inguruan izango da elkarrizketa, zeintzuk ebaluazio irizpideak erabiliko ditugun jarduera ebaluatzeko...
Inspiratzeko, hona hemen pista batzuk:
Orain, zuen txanda da!

No hay comentarios:

Publicar un comentario