Bitartean, mintzamena jarduera -kasu honetan elkarreragina- prestatzeko zuek beste saio bat egin duzue zuen kabuz: noiz eta zelan garatu gelan, zeintzu tresna behar dugu, kontrol zerrenda eta ebaluazio irizpideak prestatu... Horretarako informazioa eta orientabideak aurreko post batean topa ditzakezue.
Elkarreragina lantzeko elkarrizketa bat edota antzerki obratxo bat proposatu ahal diezue ikasleei. Batzuk eskatu dizkiguzue antzerki testu laburrak. Alde batetik, helbide honetan hainbat testu lor daitezke, eta beste aldetik, eredu moduan, ikus dezazue antzerkia lantzeko webquest bat.
Gaurko saioan beste pausu bat ematea proposatzen dizuet. Ikasleekin landuko dugun jardueraren simulazioa egitea:
- Binaka edo elkarrizketa "antzeztea"
- Bideoz grabatu
- Bideoa Movie Makerrekin editatu (tituluak eta kredituak ipini, soberan dagoena moztu...)
- Bideoa blogean txertatu
Elkarreragina lantzeko elkarrizketa bat edota antzerki obratxo bat landu ahal duzue. Batzuk eskatu diguzue antzerki testu laburrak
No hay comentarios:
Publicar un comentario