domingo, 12 de diciembre de 2010

jueves, 9 de diciembre de 2010

Entzumena lantzeko jarduera diseinatzen

Aurreko saioan entzumena lantzeko orientabideak eta baliabideak ikusi genituen. Gaurko saioan zuen txanda da. Aurrekoan erabilitako fitxa antzeko baten laguntzaz entzumena lantzeko jarduera bat pentsatuko duzue. Zuen liburuetan batzuk agertzen dira. Lehenengo eta behin horiek aztertu. Agian oso onda daude eta holako bar erabiliko duzue. Bestela, audio egoki bat topatzeko aurreko saioan ikusitako baliabideak (aurreko post-a ikusi) arakatu eta entzumena lantzeko orientabideak (aurreko post-a ikusi) kontuan hartuz horren inguruan ikasleek zer egingo duten diseinatu.

martes, 30 de noviembre de 2010

Abenduaren 2an, prestakuntza saioa: Entzumena lantzen

Aurreko saioetan mintzamena lantzeko jarduera bat diseinatzen ibili zarete (deskribapena) eta praktikan jartzeko lagungarriak izan ahal diren IK tresnak landu ditugu. Aurreikusitakoa baina denbora gehiago eman dugu lana ondo betetzeko.
Datorren osteguneko saioan, abenduare2koan, beste trebetasuna landuko dugu: entzumena



Trebatasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:
- zer entzun: audioak topatu
- zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.

Non topatu audioak?
  • Alde batetik, zuek aurreko saioetan grabatutako audioren bat izan ahal da entzumena lantzeko oinarria. Audio artxiboak grabatzerakoan mintzamena lantzen dugu, baina bide batez entzumena lantzeko baliabide banku bat sortzen ari gara.
  • Beste aldetik, interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:
 
Zelan antolatu jarduera? Zer egin behar dute ikasleek?
Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Glogster

Hau izango litzateke beste modu bat ipintzeko audioak. Modu honetan ez genuke beharko diveshare-ra igo beharrik.