jueves, 31 de marzo de 2011

Martxoaren 31an, hurrengo saioa: elkarrizketa grabatu

Elkarrekin izan genuen azkenengo saiotik denbora luzea pasatu da. Gogoratzen baduzue, Movie Maker programarekin egindako bideoa YouTubera igo genuen eta blogean txertatu.
Bitartean,  mintzamena jarduera -kasu honetan elkarreragina- prestatzeko zuek beste saio bat egin duzue zuen kabuz: noiz eta zelan garatu gelan, zeintzu tresna behar dugu, kontrol zerrenda eta ebaluazio irizpideak prestatu... Horretarako informazioa eta orientabideak aurreko post batean topa ditzakezue.
Elkarreragina lantzeko elkarrizketa bat edota antzerki obratxo bat proposatu ahal diezue ikasleei. Batzuk eskatu dizkiguzue antzerki testu laburrak. Alde batetik, helbide honetan hainbat testu lor daitezke, eta beste aldetik, eredu moduan,  ikus dezazue antzerkia lantzeko webquest bat.

Gaurko saioan beste pausu bat ematea proposatzen dizuet. Ikasleekin landuko dugun jardueraren simulazioa egitea:
    • Binaka edo elkarrizketa "antzeztea"
    • Bideoz grabatu
    • Bideoa Movie Makerrekin editatu (tituluak eta kredituak ipini, soberan dagoena moztu...)
    • Bideoa blogean txertatu

Elkarreragina lantzeko elkarrizketa bat edota antzerki obratxo bat landu ahal duzue. Batzuk eskatu diguzue antzerki testu laburrak

No hay comentarios:

Publicar un comentario